EFS beste irtenbide batzuk

Erreka Fastening Solutions-ek bestelako zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, bezeroaren beharrei zuzenean erantzunez

EFS interbideak lan eremuan

Istripu bat gertatu da ala luzetik datorren arazo bat konpondu nahi duzu zure instalazioan:

  • Zure arazoa aztertzen dugu tokian egindako miaketa baten bidez.
  • Irtenbiderik egokiena proposatzen dugu txosten tekniko batean oinarrituta.
  • Proposatutako irtenbiderako, beharrezkoa den kasuan, prototipo bat egiten dugu.
  • Konponketa egiten dugu zure talde lanak ikuskatuz ala zuzenean gure teknikarien bidez. 

 

 

EFS estutze kalitatearen ziurtapena

  • Gaur egun duzun estutze metodoaren azterketa egiten dugu, adibidez, muntaketa kate batean. 
  • Metodorik onena proposatzen dugu prozesuak eskatzen duen zehaztasun, eraginkortasun eta kostu beharren arteko oreka mantenduz.
  • Egiaztatze-sistema bat proposatzen dugu, finkatutako parametroak  denboran mantentzen direla bermatzeko.
 

Irtenbideak egiaztatzeko entsegu bankuak

  • EFS-ek Ulma Piping-ekin elkarlanean eta oil&gas eremuan, entsegu banku bat martxan jarri du, diseinu irtenbide propioak balioztatzeko: brida, juntura eta lotura hariztatua bere osotasunean.
  • EFS-ek Windbox ekoizpen-zentro aurreratuan parte-hartzen du, eta bertan turbina eoliko handietarako irtenbiderik berritzaileenak entsegu bankuen bidez frogatzen dira. 
  • EFS-ek bere bezeroei proposatzen die, aztertzea nahi den arazo zehatzei irtenbidea emateko entsegu banku espezifikoen diseinua. EFSk muntatu eta martxan jartzen ditu, entseguak beraietan eginez irtenbide egokienak proposatzen ditu.

EFS estutze kalitatearen ziurtapena

I-bolt® teknologiaren bidez zure ekipamendua edo azpiegiturak entrega unean duen estutzea ziurtatzen dugu. Data, estutze lana egin duen pertsona, estutze karga kN-tan eta bere zehaztasuna emanaz. Hau da, kanpo ziurtatzaile enpresekin zure erlazioa errazten dugu.