Mantentze estrategiak: prediktiboak eta zuzentzaileak

Erreka Fastening Solutions lotura hariztatuen mantentze lanetarako estrategiarik onena zehaztean zure lankidea da.

Mantentze lanetarako estrategia prediktiboa

Karga denboran kontrolatuz gero, loturen mantentze lanak egiteko operazioak behar-beharrezkoak direnean soilik programa daitezke 

“Mantentze lanik ez” izateko bidean

Bi faktore konbinatzeak ahalbidetzen digu lotura hariztatuen mantentze lanak nabarmen murriztea, eta zenbait kasutan, operazioa erabat ezabatzea. Horretarako, hauxe behar dugu:

Mantentze lan zuzentzaileak kaltea handitu aurretik.

Zure aktiboa iristen zaila den inguru batean dago, eta zuretzat oso garrantzitsua da jakitea zein den lotura hariztatuaren benetako egoera. Errekak gomendatzen du benetako karga urrunetik kontrolatzea.

Offshore parkeetan, makinak azalera oso zabal batean sakabanatuta daude. Ekaitz handi baten ondoren, eta lotura-karga bakoitzaren berririk gabe, distantzia handiak egin behar dituzu turbina guztiak egiaztatzeko, huts egin duena topatze aldera.

Gure sistemaren bidez, benetako karga distantzia handi batetik miatu dezakezu, eta zuzenean joan huts egin duen loturara, kalte handiagorik gertatu aurretik.

Lotura hariztatuaren karga ekoizpen prozesu egonkor batean kontrolatzen baduzu, behar-beharrezkoa denean soilik egingo duzu geldialdia.